SENDOTU JARDUNALDIA

II Jardunaldia: Gizarte- eta lan-inklusioa Euskadin: 2020rako erronkak

Eguna: Azaroak 4 - 2015
Lekua: Carlos Santamaria Zentroa (UPV/EHU) Elhuyar plaza, 2 20018 Donostia (Gipuzkoa)

Europako errenta-bermeen sistema onenetako bat dugu Euskadin, eta horrek, neurri handi batean, krisiaren ondorioei aurre egiten lagundu digu azken urteotan, nahiz eta oraindik bide luzea dugun egiteko. Gure inklusio-politikak, ordea, ongi josi gabe dauzkagu, bultzada bat behar dute, tartean zer eragilek esku hartu behar duten eta eragile horiek zer konpetentzia izan behar dituzten argitzeke dago, martxan jarri beharreko programak eta lantaldeak zehaztea falta zaigu…
Euskadin, langabezia estrukturala egonkortu egin da, eta asko dira egoera larrian bizi diren herritarrak. Horren aurrean, gizarte-eragile zein instituzio, den-denok gaude behartuta gure esfortzu eta eginahalak areagotzera.

Beste alde batetik, EAEko 2007-2013 Programa Eragilearen barruan egindako Sendotu proiektuaren emaitzak aurkeztuko ditugu, bai eta EAEko 2014-2020 Programa Eragilearen barruan egingo dugun Aldiberean proiektua ere.

PROGRAMA

  • 09.15 Atariko agurrak
  • 9.30 Aurkezpen-ekitaldia
    Aitziber San Román
    . Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkaria. Donostiako Udala.
    Maite Peña. Gizarte Politikako diputatua. Gipuzkoako Foru Aldundia.
    Zehazteke. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko ordezkaria. Eusko Jaurlaritza.
    David Tellería. Sendotuko presidentea eta Peñascal kooperatibako zuzendaria.
    Igone Virto. Sartuko presidentea eta Sendotuko zuzendaritza-taldeko kidea.
  • 10.00 Sendotu 2008-2014 proiektuaren emaitzen aurkezpena
  • 10.15 Aldiberean 2015-2020 proiektuaren aurkezpena
  • 10.30 Euskadiko inklusio-politikak: lorpenak, gabeziak eta 2020rako erronkak
    Joseba Zalakain.  SiiS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria.
  • 11.30 Atsedenaldia
  • 12.00 Mahai-ingurua: Euskadin inklusio-politikak indartzearen aldeko agenda
    Edurne Barañano. Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendaritzako Enplegu eta Prestakuntza arduraduna. Eusko Jaurlaritza
    Patxi Leturia. Gizarteratzeko, Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Laguntzako eta Gizarte Larrialdietako zerbitzuburua. Gipuzkoako Foru Aldundia.
    Iñigo Estomba. Gizarte Ongizateko teknikaria. Donostiako Udala.
    Alfonso López. EAPN Euskadiko gerentea. Pobrezia eta Gizarte Bazterketaren aurkako Sarea.
    Nerea Kortajarena. Sargiko ordezkaria. Gipuzkoako Gizarte Erakundeen Elkartea.
  • 13.15 Solasaldia
  • 14.00 Amaiera-ekitaldia

Volver Itzuli Sendotu Jardunaldiak

L M M J V S D
30
31
01
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
01
02
03
    + Agendan Aktibitateak

    EXTRANET PRIBATUA

    EXTRANET bidezko sarbidean:





     Solidario eta Gizarteratzeko Enpresak